→Basauri

Marieneak ‘Jendaurrean hitz egiteko’ tailerra martxan jarriko du urrian

basauri marienea

Basauriko Euskaldunon Elkarteak antolatu du tailer hau Marienearen laguntzarekin. Orotara sei klase izango dira, hamabi ordukoak. Urriaren 21a eta azaroaren 25a bitartean burutuko da tailerra, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Esti Redondo Tirado izango da ‘Jendaurrean hitz egiteko estrategiak’ tailerreko trebatzailea.

Euskarabila elkartetik adierazi dutenez, “historikoki gizonezkoak esparru publikoan garatu izan dira eta emakumeok, berriz, pribatuan. Honek emakumeoi jendaurrean aritzeko zenbait zailtasun berezi dakarzkigu, hainbat teknikaren bitartez landu eta gaindituko ditugunak”. Horretarako, emakume gehiagok tailerrean parte har dezaten animatzen dute. Parte hartu ahal izateko 10 euroko matrikula ordaindu beharra dago.

Gora