→Basauri

412 marihuana landare konfiskatu eta pertsona bat atxilotu dute Basaurin

Lokalaren irudia // Basauriko Udala

Florian Tolosa kaleko lehen zenbakian kokatuta dagoen lokal bat miatu du Basauriko poliziak gaur goizean. Bertan, 412 marihuana landare konfiskatu eta lokala alokatuta zuen pertsona atxilotu dute. Atxilotutakoa J.G.R. da, San Migeleko 36 urteko auzotarra.

Basauriko Udaltzaingoaren ordezkaria den Irakusne Beaskoetxea zinegotziak adierazi duenez, “bi hilabeteko ikerketan egindako lanaren emaitza izan da eta amaiera ona izan du”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak