Sareak

☉ Arrigorriaga

Martxoak 8, Emakumearen Eguna 365 egunetan ospatzeko erakusleihoa

|

basauri marienea martxoak 8 Emakumearen Eguna

Hego Uribek lanean darrai genero berdintasunaren alde eta horren isla dira urtean zehar, eta ez martxoan bakarrik, antolatzen diren jarduera ezberdinak

Martxoaren 8a Emakume Langilea­ren Nazioarteko Eguna da. Hala ere, Hego Uribeko herriek hainbat eki­taldi egiten dituzte urtean zehar ge­nero berdintasunaren alde egiteko. Horren adibide, hilabete honetan zehar Basaurik, Galdakaok, Arrigo­rriagak, Etxebarrik eta Ugaok prestatutako egitaraua dugu.

Marienea da Basaurin jarduerak egiteaz arduratzen den Emakumeen Etxea, Udalaren Berdintasun saila­ren laguntzarekin. Basauriko elkarte feministen eta emakumeen elkar­teen elkargunea izanik, urtean zehar hainbat programa, plan eta proiektu sustatzen ditu, baita tailerrak, ikas­taroak eta mintegiak ere. Martxoan zehar Ondarruko emakume artisten erakusketa bisitatzeko aukera izan­go da, baita emakume asmatzaileen erakusketa ibiltaria herriko eskole­tan ere.

Galdakaoko Berdintasun arloak “Emakumeak zinemagintzan” zi­kloa eta hainbat antzezlan antolatu ditu herriko emakumeen taldeekin elkarlanean. Erabide elkarteak ere erakusketak eta hitzaldiak presta­tu ditu.

Arrigorriagako Udalak eta Ma­dalen eta Sial elkarteek askotariko elementuez osatutako egitaraua prestatu dute, bai erdigunerako bai Abusurako.

Etxebarriko Udalak bat egiten du helburu hauekin eta horren era­kusle dugu Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean osatutako “Emaku­mearen Astea 2015”. Martxoaren 8ra arte genero berdintasunaren gainean “kontzientzia hartzea” izango da helburu nagusia, etxe­barritarren parte hartzea bultzatuz.

Ugaoko Berdintasun Sailak hainbat jarduera prestatu ditu eta hainbat udal agentek hartu dute parte egitarauaren antolaketan. Hala nola, Kultur eta Gazteria Sailak, Gazteinfo Gazteak Informatzeko Guneak, Gaztelekuak, Kultur Etxeko irakasleek eta ikasleek, El Jaro Kiroldegiak, Liburutegiak, Jabekuntza ikastaroak eta IBILGURA Ugaoko emakumeen elkarteak.

EGITARAUAK HERRIZ HERRI

BASAURI
Martxoak 5
19:00 Emakumeek Mundu Mar­txaren manifestuaren irakurketa
Txalaparta ikuskizuna eta luntxa
20:00 Uluka taldearen kontzer­tua. Doan
Martxoak 7
10:00 Emakumeen Mundu Mar­txaren murala margotzea
“Basauriko emakumeok mundu martxarekin bat”
Martxoak 8
11:00 Bilboko manifestaziora irteera
Arizgoiti plazatik Arriaga plazara
13:00 Manifestazioa Arriaga plazatik

GALDAKAO
Martxoak 5
17:15 “Sor-prendidas” antzezla­na Torrezabal Kultur Etxean
Luntxa eta dantzaldia Gandasegi­ko arkupeetan
Martxoak 6
21:00 “Una casa de muñecas” antzerkia Torrezabalen
Martxoak 9 – 13
11:00-13:00 eta 17:30-20:30 “Irudimenaren indarra” erakus­keta
Martxoak 10
19:00 “Los fenomenos” zinema Torrezabalen
Martxoak 11
17:15 “Sor-prendidas” antzezla­na Unkina-Meatzetako eskoletan
Luntxa eta dantzaldia
Martxoak 12
18:30 “La sabiduria de nuestras curanderas” hitzaldia
Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 13
17:15 “Sor-prendidas” antzezla­na Aperribain
Luntxa eta dantzaldia
Martxoak 17
19:00 “Agosto” zinema Torreza­balen

ARRIGORRIAGA
Martxoak 6
13:00 Meza Andre Maria Madale­na elizan
14:30 Herri Bazkaria Untzigain jatetxean
Martxoak 7
18:00 Berdintasun Rallya Gazte­gunean
Martxoak 16ra arte
“Sexu esplotazioa” argazki era­kusketa Mugarik Gabeko Medi­kuak-en eskutik
Udaletxeko erakusketa gelan
18:00-20:00 Astelehenetik la­runbatera
12:00-14:00 Igandetan
Martxoak 9 eta 16
18:30-20:00 Ariketa abdonimal hipopresiboak egiteko ikastaroa
Abusuko Kultur Etxean
Ikastaroaren helburu nagusia da emakumeek pelbis-zoruko muskuluak indartzea, erditzeak, menopausiak edo adinak eragin dien narriadurari aurre egiteko. Bestetik, nork bere buruarenga­nako konfiantza sendotu nahi du ikastaroak, hainbat egoera dese­roso saihesteko helburuz: gernua galtzea, maskuria jaustea edo sexu-disfuntzioak agertzea.
Martxoak 13
19:30 “Ultreia” antzerkia Abusu­ko Zentro Kulturalean
Arrigorriagako ‘Hamaika’ emaku­me taldearen eskutik

ETXEBARRI
Martxoak 6
19:00 Ikaskuntzako desfilea Kultur Etxean
Martxoak 7
08:30 Enkarterrietara txangoa: Arenatzarte parkea, El Pobal burdinola eta Meatzari museoa. Bazkaria La Arboledan.
Martxoak 8
Zinema-zikloa Tarrastan
Martxoak 16 eta 17
Genero indarkeriaren aurkako prebentzio ikastaroa
Etxebarriko Institutuan

UGAO
Martxoak 6
16:30 Zine-foruma Jubilatuen Etxean
19:00-21:00 Emakumeentzako Autodefensa Tailerra El Jaro Kiroldegian
Martxoak 8
10:00-14:30 Emakume Ekoizleen XV. Nekazal Azoka. Nekazaritza produktuen salmenta eta erakusketa eta Kultur Etxeko ikastaroen erakusketa Herriaren Enparantzan
18:30 “Baziren behin emakume bat eta gizon bat” gazteentzako tailerra Gaztelekuan
Martxoak 9
17:00 “La neska sale del caserío” helduei zuzenduta antzerkia Nuria Valiente aktorearen eskutik Liburutegian
18:30 Hitzaldia Isabel Quintana abokatuaren eskutik Jane Jauregian

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Padura Futbol Taldea emakume bila dabil haur eta kadete kategorietan

Padurak haurren kategoriako talde bakarra du gaur egun eta bigarren urtekoak federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara. Hori dela eta, datorren urterako talde bi dituzte baina “txiki” geratzen zaizkiela dio Xabi Zabalak Arrigorriagako futbol taldetik

|

Padurako neskak, partida batean // Padura Futbol Taldea

Padura Futbol Talde arrigorriagarrak deialdia luzatu du datorren ikasturteari begira emakume gehiago izateko. “Datorren denboraldirako haur eta kadete kategorietako taldeak osatzeko nesken bila gabiltza”, azaldu du Xabi Zabalak Paduratik.

Zehazki 2008 eta 2013 urteen bitartean jaiotako neskak bilatzen ditu klubak. Joan den urtean kimuen taldea atera zuten Paduratik eta aurten Futbol11ra igaro dira. Gaur egun, Padurak haurren kategoriako talde bakarra du eta horietako batzuk federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara, hain zuzen ere: “Hori dela eta, datorren urterako talde bi izango ditugu baina txiki geratzen zaizkigu jokalarien aldetik”, dio Xabik. “Ondorioz, kategoria bietan jokalari gutxiegi geratuko dira eta talde horiek osatzea da gure helburua”.

Gaur egun 22 neska daude Padura Futbol Taldeko haurren kategorian, eta kimuen kategoriako talde mixtoan neska batek ere hartzen du parte. Emakumezkoen taldearekin bat egin nahi dutenek 688 698 876 telefono zenbakira deitu beharko dute eta bertan emango dizkiete jakin beharreko datu guztiak.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriaga / Korrika 23 / 2024

|

23. Korrikak Hego Uribetik egin duen lehen eguna Arrigorriagan bukatu da eta Bilborantz egin du lekukoak. Aurretik Arrigorriaga herrigunean izan gara, eta hauek dira furgonetatik egin dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Txikienek hartu dute protagonismoa 23. Korrikaren ongi etorrian Arrigorriagan

|

Usansolotik sartu da 23. Korrika Hego Uribera eta Arrigorriagatik irten da eskualdeko lehen egunean. Txikienek hartu dute protagonismoa lekuari ongi etorria emateko.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Foru Aldundiak Arrigorriagako adinekoen egoitzako gorabeherak aztertu ditu

Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuaren arabera, “hainbat ikuskapen” egin dituzte Domus VI.a Arandia egoitzako araudia betetzen dela bermatzeko

|

Arrigorriagako egoitzako erabiltzaileak // Geuria

Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Batzordeak Arrigorriagako Domus VI.a Arandia egoitzan antzemandako gabeziak aztertu ditu, joan den urtarrilean adinekoen zentroko erabiltzaileen senideek atzemandako gorabehera batzuk salatu ostean.

Hilabete hartan bertan, Foru Sailak expedientea zabaldu zion egoitzari eta hainbat “akats” ikertu zituzten: langile falta, otordu eskasak eta gabezia teknikoak, besteak beste. Espedientearen haritik hainbat “gabezia” ikertu ziren zentroan, erabiltzaileen senideek beraiek ipinitako salaketetatik abiatuta.

Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak azaldu bezala, bere sailak “hainbat ikuskapen” egin ditu Domus VI.a Arandia egoitzako araudia betetzen dela bermatzeko eta egoiliarren familiek azken hilabeteetan zerbitzuak okerrera egin duela salatzeko egindako protesten aurrean gaur egungo egoera ezagutzeko.

Adinekoak, eskutik // Unsplash

Udala, erabiltzaileekin bat

Gaur egun 122 adineko daude Arrigorriagako adinekoen egoitzan eta egoeraren berri izan zuenetik, Arrigorriagako gobernu taldearen arduretako bat beren ongizatea ziurtatzea da.

Maite Ibarra: “Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”

Joan den otsailean GEURIAn azaldu lez, Egoitza kudeatzeko ardura berez Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio, baina Arrigorriagako gobernu taldeak adinekoen zentroko erabiltzaileen senideekin konpromisoa hartu zuen beren kezkak Foru Aldundira helarazteko, egoerari irtenbidea emateko.

“Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”, izan ziren Maite Ibarra Arrigorriagako alkatearen berbak egoeraren berri izan zuen lehen momentutik.

Izan ere, espedientea zabaltzearen jatorria erabiltzaileen senideen kexak, horiek azaleratzeko sinadura bilketa eta ondorioz gobernu taldeak Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin otsailean zehar izandako hainbat bileren ondorio zuzena da.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Neftali Marin, Unai Saiz eta Iñigo Rikik kontzertuak emango dituzte Arrigorriagako zaharren egoitzan

Apirilaren 4an The Cowboy Angelseko Neftali Marinen txanda izango da, hilaren 26an Arrigorriagako Unai Saizena (Katilu) eta Maiatzaren 10ean Iñigo Riki Zaratamokoarena

|

Neftali, Riki eta Saiz // Geuria

Soinuarrik kontzertuak antolatu ditu apirila eta maiatzean eta eskualdeko hiru artisten kontzertu akustikoak iragarri dituzte Arrigorriagako zaharren egoitzan.

Apirilaren 4an The Cowboy Angelseko Neftali Marinen txanda izango da, hilaren 26an Arrigorriagako Unai Saizena (Katilu) eta Maiatzaren 10ean Iñigo Riki Zaratamokoarena.

Neftalik zortzi pistako Life & War izeneko albuma kaleratu zuen 2016an eta beste hiru single ditu gaur egun: The Soundtrack of my Life, Another Loveless Country Song eta Modertn Day Slave. Unai Saiz arrigorriagarrak baxua jotzen du Katilu taldean. Iñigo Riki zaratamarra azken diskoa aurkezten ari da eskualde osoko eta inguruetako tabernetan zehar: Esto entre tu y yo. Albuma osatzen dituzten abestiak Youtuben elkarbanatzen joan da Zaratamoko bakarlaria.

Kontzertu danak doakoak izango dira eta 17:00etan hasiko dira.

Osorik irakurri