→Basauri

MAZ Basauri jaialdiak asistentzia-markak hautsi ditu bere seigarren edizioan

basauri maz basauri 2017 asistentzia

Guztira 2.100 lagun hurbildu dira aurten MAZ Basauri-ra Social Antzokian eta kalean izan diren kontzertuetara. ZineMAZ programazioak aurrera darrai.

Guztira 2.100 lagun hurbildu dira aurten MAZ Basauri-ra Social Antzokian eta kalean izan diren kontzertuetara. ZineMAZ programazioak aurrera darrai

Asistentzia-markak hautsi ditu MAZ Basauri jaialdiaren seigarren edizioak. Emanaldi bakoitzeko bataz beste 566,66 pertsona hurbildu dira Social Antzokian izan diren kontzertuetara, 2013ko (559) eta 2012ko (500) datuak gaindituz.

Lehen jardunaldian (apirilak 28: Zea Mays, Rural Zombies eta Albert Cavalier) 300 lagun bertaratu ziren Social Antzokira eta bigarren eta hirugarren jardunaldietan ‘Sarrerak agortuta’ kartela jarri behar izan zuten, Enric Montefusco eta Leon Benavente (apirilak 29), eta Unclose eta Fuel Fandango (maiatzak 5) taldeak ikusteko: jardunaldi bakoitzean 700 sarrera saldu zituzten (1.400).

TxikiMAZeko programazioan guztira 400 lagun hurbildu ziren Soloarte kalera, doako ikuskizunetara: Oliver eta Eva: Balio magikoak, eta Morenas (200 pertsona) eta Semejantes, Magnetico Grupo Robot eta Donna Versus (200 pertsona).

MAZ Basauriko antolakuntzatik adierazi dutenez, nabarmen igo da Gipuzkoatik, Arabatik eta Nafarroatik Social Antzokiko kontzertuetara etorri direnenen zenbatekoa.

ZINEMAZ MAIATZEAN ZEHAR

Maiatzaren 4an aurtengo ZineMAZ egitarauaren lehendabiziko filma proiektatu zuten Social Antzokian: ‘Omega’ (Jose Sanchez-Montes eta Gervasio Iglesias, Espainia, 2016). Filma ikustera 100 pertsona bertaratu ziren Social Antzokira.

Datozen egunetan film hauek eskainiko dituzte Social Antzokian: ‘Oasis: Supersonic’ (maiatzak 11, 19:30 + 22:00), ‘Gimme Danger’ (maiatzak 18, 20:00 + 22:00), ‘Miles Ahead’ (maiatzak 25, 20:00 + 22:00).

ZineMAZerako sarrerak salgai daude 4,5 euroan (Social Antzokiko bazkideak doan) Social Antzokiko leihatilan, socialantzokia.eus webgunean, BBK kutxazainetan edo Kutxabankeko webgunean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak