→Basauri

Zea Mays, Leon Benavente eta Fuel Fandango Maz Basauri jaialdiaren kartel-buru

basauri maz basauri 2017 kartel buruak

Apirilaren 28an hasiko da MAZ Basauriren seigarren edizioa eta maiatzaren 6ra bitartean luzatuko da. ZineMAZ eta kaleko kontzertuek jarraipena emango diote jaialdiari

Apirilaren 28an hasiko da MAZ Basauriren seigarren edizioa eta maiatzaren 6ra bitartean luzatuko da. ZineMAZ eta kaleko kontzertuek jarraipena emango diote jaialdiari

MAZ Basauri jaialdiak seigarren edizioan izango diren kontzertuen berri eman du. Zea Mays, Leon Benavente, Fuel Fandango eta Enric Montefusco dira aurtengo programazioaren kartel buruak. Era berean, arituko dira Rural Zombies (Zestoa, Gipuzkoa), Unclose (Bilbo, Bizkaia) eta 2016ko Rockein lehiaketaren irabazleak: Albert Cavalier (Donostia, Gipuzkoa), Semejantes (Basauri, Bizkaia), Magnetico Grupo Robot (Bermeo, Bizkaia) eta Donna Versus (Bizkaia).

Aurreko edizioetan bezala aurten ere TxikiMAZ itzuliko da Basauriko kaleetara. Etxeko txikiei zuzendutako ikuskizunak dira eta aurten hauek parte hartuko dute: alde batetik, Las Morenas taldea eta bestetik, Eva Laorden eta Oliver magoen ‘Balio magikoak’ emanaldia (euskaraz).

MAZ Basauri jaialdiak apostua egiten du urtero sarreren prezioak herrikoiak izan daitezen. Gauzak horrela, 10 eta 15 euroan jarriko dira salgai sarrerak (aurresalmentan BBKko kutxazainetan edo Kutxabankeko eta Social Antzokiko webguneetan zein Social Antzokiko lehiatilan). Sarrerak otsailaren 23an jarriko dira salgai 10:00etatik aurrera.

MAZ BASAURI 2017 – EGITARAUA

Apirilak 28, ostirala

21:00 Zea Mays + Rural Zombies + Albert Cavalier. 10-12 euro. Social Antzokia

Apirilak 29, larunbata

21:30 Leon Benavente + Enric Montefusco. 10-12 euro. Social Antzokia

Maiatzak 5, ostirala

21:30 Fuel Fandango + Unclose. 12-15 euro. Social Antzokia

Maiatzak 6, larunbata

12:30 TxikiMAZ: Las Morenas + Oliver eta Eva Magoak ‘Balio magikoak’. Kalean (oraindik zehazteke). Doan. Soloarte kalean, futbol zelaiaren ondoan

19:00 Semejantes + Magnetico Grupo Robot + Donna Versus. Kalean (oraindik zehazteke). Doan. Soloarte kalean, futbol zelaiaren ondoan

ZINEMAZ 2017 – SOCIAL ANTZOKIA

Maiatzak 4, osteguna

20:00 + 22:00 Omega (Jose Sanchez-Montes eta Gervasio Iglesias, Espainia, 2016). 4,5 euro, Social Antzokiko bazkideak doan

Maiatzak 11, osteguna

19:30 + 22:00 Oasis: Supersonic (Mat Whitecross, Erresuma Batua, 2016). 4,5 euro, Social Antzokiko bazkideak doan

Maiatzak 18, osteguna

20:00 + 22:00 Gimme Danger (Jim Jarmusch, Estatu Batuak, 2016). 4,5 euro, Social Antzokiko bazkideak doan

Maiatzak 25, osteguna

20:00 + 22:00 Miles Ahead (Don Cheadle eta Ewan McGregor, Estatu Batuak , 2015). 4,5 euro, Social Antzokiko bazkideak doan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak