→Basauri

Mercabilbao ondoko pasealekua itxiko dute tigre eltxoaren arrautzak kentzeko

Mercabilbao ondoko pasealekua itxiko dute 22:30etatik hurrengo eguneko 11:30ak arte. Datorren astean prozesua errepikatuko dute baina oraindik ez dute eguneraren berri eman.

Ibai ondoko pasealekua itxiko dute gauean / Basauriko Udala

Mercabilbao ondoko pasealekua itxiko dute abuztuaren 1ean, osteguna, bertan agertu diren tigre eltxoaren arrautzak kentzeko. Arrautza horiek desagerrarazteko fumigazio tratamendua egingo du Udalak eta ondorioz pasealekua itxiko dute 22:30etatik hurrengo eguneko 11:30ak arte. Datorren astean prozesua errepikatuko dute baina oraindik ez dute eguneraren berri eman.

Tigre eltxoaren arrautzak Mercabilbaoko pasealekuan agertu direlaren berri eman dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Basauriko Udalari. Tratamenduak iraun bitartean, 12 orduz itxi beharko dute oinezkoentzako bidea, “segurtasun kontuengatik”.

Ez da lehenengo aldia tigre eltxoaren arrautzak Basaurin agertzen direna. Izan ere, 2017an eta 2018an ere inguru berean azaldu ziren. Ziztaden bidez gaixotasunak zabaltzen dituen intsektu klaseetako bat da tigre eltxoa, eta beraz, euren berri eduki eta berehala neurriak hartzen dituzte insituzioek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak