→Basauri

Zinera joateko 1.500 sarrera zozketatuko ditu Basauriko Merkatari Elkarteak

Basauriko Merkatari Elkarteak beste kanpaina bati ekingo dio komertzio lokala sustatzeko asmoarekin. Hain zuzen, zinera joateko 1.500 sarrera baino gehiago zozketatuko dituzte elkartera atxikita dauden komertzioek. Horretarako, erosketak egiterakoan herritarrek Basauriko Txartela erabili beharko dute.

Kanpaina gaur bertan hasi da eta apirilaren 13ra arte luzatuko da. Sarrerak urtean zehar erabiltzekoak izango dira (azken eguna 2017ko abenduaren 31) eta Social Antzokiko lehiatilan trukatzekoak izango dira.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak