→Basauri

Mikel Godoy basauriarra, C. Tangana abeslariaren azken bideoklipean

basauri mikel godoy 2018 c tangana bideoklip

Eduardo Casanovak C. Tangana trap abeslariaren azken bideoklipa zuzendu du eta kontuan hartu du oraingoan ere Mikel Godoy basauriarra.

Mikel Godoy erdian, C. Tangana, Úrsula Corberó eta Paloma Parraren artean // Argazkia: CTanganaVEVO

Mikel Cenecorta Godoy basauriarra aktorea, modeloa eta argazkilaria da. Basauritik Madril eta Parisera egin zuen salto eta harrezgeroztik lanean dabil. Modelo lanetan hasi zen lehenengo eta gero, Eduardo Casanova zine zuzedari gazteak Pieles filmean parte hartzeko deitu zion 2017an. Ildo berean, Casanovak ere C. Tangana trap abeslariaren azken bideoklipa zuzendu du –Cuando me miras abestia- eta kontuan hartu du oraingoan ere Mikel Godoy basauriarra. Godoyrekin batera bideoklipean agertzen dira C. Tangana bera, Úrsula Corberó eta Paloma Parra. Mikelen izen artistikoa Llé Godoy da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak