→Basauri

Mingainetik Tira komiki lehiaketa martxan da

Euskarabila Elkarteak 20. urteurrena ospatuko du aurten eta horren harira, Mingainetik Tira euskarazko komiki lehiketa martxan jarriko du. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako umeek, gazteek eta nagusiek parte hartu ahal izango dute eta lanak aurkezteko epea azaroaren 21era arte egongo da zabalik.

Bost kategoria egongo dira eta bakoitzeko bi saridun aukeratuko ditu epaimahaiak (Arkaitz Aranguren ‘Arkaito’ eta Amaia Ballesteros diseinatzaileek osatuko dute epaimahaia). Sariak izango dira tableta grafikoak eta Arkaitok gidatuko duen komiki tailerrean parte hartzea irabazleentzat eta bigarren saridunek komiki sorta bat jasoko dute.

Komiki tirak prestatzeko tailerrak

Komiki tirak egiteko tailerrak antolatu ditu Euskarabila Elkarteak, Basauriko Udalaren lankidetzarekin. 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta izango dira tailerrak eta marrazki-tekniken bitartez komiki tirak egingo dituzte partaideek.

Azaroaren 5ean 18:00etatik 20:00etara San Migeleko Taberna Nagusian izango da lehendabiziko tailerra, eta hilaren 12an Basozelaiko Gizarte Etxean eskainiko dute bigarrena, ordu berean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak