→Basauri

Miriam Isasi gasteiztarrak irabazi du 2016ko Otaola Beka

basauri otaola beka 2016 miriam isasi

Eskultura klasikoetan izango du oinarria proiektu irabazleak. Isasiren lanaren helburua da zubi bat eraikitzea prozesualaren eta esperimentalaren artean.

Miriam Isasi artista bisualak (Gasteiz, 1981) irabazi du Juan eta Pablo de Otaola Bekaren aurtengo edizioa, ‘Te retuerces muy bellamente, querida’ lanarekin. Eskultura klasikoetan izango du oinarria proiektu irabazleak, hala nola, eskultura klasikoen egotzikapena egingo dute dantzari batzuek. Isasiren lanaren helburua da zubi bat eraikitzea prozesualaren eta esperimentalaren artean eta horretarako gorputz fisikoak erabiliko ditu.

Isasik 6.000 euro jasoko ditu eta sei hilabete izango ditu bere lana garatzeko: “Ikerketa fasea dagoeneko eginda dago eta orain proiektua gauzatzea falta da“, dio Miriam Isasik. Ondoren, proiektuari buruzko memoria aurkeztu beharko du, bisuala zein idatzizkoa. Erakusketa datorren urtean egongo da ikusgai Arizko Dorretxean. Era berean, aurten bezala, tailerrak eskainiko ditu Basauriko eskoletan, artea gazteengana hurbiltzeko helburuarekin.

Beka hau 1999. urtean sortu zen. Otaola familiak finantzatzen du eta Basauriko Udalak kudeatzen du. Bere xedea da prestakuntza artistikoa sustatzea, eta arte plastikoen eremuan sortzen laguntzea.

Ibilbide luzea

Isasi Arte Ederretan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta banakako zein taldekako hainbat erakusketetan parte hartu du. Besteak beste, Artiumen, San Telmo Museoan, Guggenheim Museoan, Euskal Herriko Unibertsitatean, HUARTEn, Würth Museoan, Blanca Soto Galerian (Madril), Doris McCarthy Galleryn (Toronto), Casa Galerían (Mexiko) edota EGG Galleryn (Pekín).

43 artista eta 39 proiektu

Aurten, 43 artistek 39 proiektu aurkeztu dituzte. Hain zuzen ere, aurreko edizioetan baino gehiago: iaz 27 proeiktu aurkeztu zituzten eta 2014an 38.

Epaimahaian izan dira Haizea Barcenilla -Artearen Historiaren irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, arte-kritikaria eta erakusketa-komisarioa- eta Enrique Martínez Goikoetxea -Artiumeko bildumaren kontserbatzailea-.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak