→Basauri

Musika, herri bazkariak eta gastronomia txapelketak San Migelgo jaietan

basauri san migel jaiak jaitsiera 2014

Irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean ospatuko dira San Migelgo jaiak. Beste urte batez, Mikelatsek jardueraz beteriko egitaraua prestatu du, gustu eta adin guztiei zuzenduta.

San Migel jaietan murgilduta egongo da irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean. Iraileko azken ostiralean, azken urteetan Mikelats Kultur Elkarteak antolatu duen bezala, bertoko taldeek kontzertua eskainiko dute, baina jaien txupinazo ofiziala irailaren 26an izango da, larunbatez. Kuadrilen jaitsiera 18:00etan izango da Taberna Nagusitik abiatuta eta ondoren pregoiaren txanda helduko da Pinceles parkean.

Igone Beloki Basauriko Udaleko Jaietako zinegotziak eta Aintzane Rojo eta Irina García Mikelats Kultur Elkarteko kideek aurkeztu dute egitaraua gaur arratsaldean, Taberna Nagusian. Basauriko Udalak 104.276 euro bideratu ditu San Migeleko Jaietarako eta Mikelats elkarteak urtean zehar antolatutako beste jardueretarako: Ihauteriak, San Juanak, Gabonak, eta abar.

SAN MIGELGO JAIAK 2015 – EGITARAUA

Irailak 25, ostirala

22:30 Musika jaialdia herriko taldeekin. Ixatxak parkea

Irailak 26, larunbata

11:00 III. Martxa Zikloturista haur minbiziaren ikerketan laguntzeko Pequeropa Elkartearentzako. Gernika kalea

17:30 Koadrilen topaketa. Taberna Nagusia

18:00 Txupina eta koadrilen jaitsiera

19:00 Pregoia, txupinazoa eta jaitsieraren sari banaketa. Ixatxak parkea

22:00 Highlights + Los Secretos + DJ 80’s. Ixatxak parkea

Irailak 27, igandea

09:30 Indabada herrikoia egiteko sakramentuak, ogia, ardoa eta postrearen bilketa. Ixatxak parkea

10:00 X. Agroekologiko, tokiko artisautza eta gizarteratze azoka. Eleuterio Villaverde kalea

12:00 Buruhandiak eta txistua. Ixatxak parkea

12:00 Bertso-saioa: Oihana Bartra, Alaia Martin, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes. Ixatxak parkea

13:00 Euskararen aldeko mosaikoa. Ixatxak parkea

14:30 Herri bazkaria: Indabada. Ixatxak parkea

17:00 Dardo txapelketa. Saibimendi jatetxea

17:30 Koadrilen arteko XI. Olinpiadak: Euskal Herriko jolas tradizionalak. Ixatxak parkea

19:30 Basajaun erromeria. Ixatxak parkea

Irailak 28, astelehena

11:00-14:00 / 16:00-20:00 Haur parkea (4-9 urte). Frontoia

11:00-14:00 / 16:00-20:00 Haur parkea (10-16 urte). Ixatxak parkea

18:00 Nazioarteko VIII. Partxis txapelketa. Taberna Nagusia

19:00 Txokolatada. Ixatxak parkea

20:00 VIII. Mus txapelketa. Alzaga eta Saibimendi tabernak

Irailak 29, asteartea

17:00-20:00 Haur parkea. Frontoia eta  Ixatxak parkea

18:00 Nazioarteko VIII. Partxis txapelketa. Taberna Nagusia

19:00 Santu patroiaren meza. Eliza

20:00 VIII. Mus txapelketa. Alzaga eta Saibimendi tabernak

Irailak 30, asteazkena

17:00-20:00 Haurrentzako tailerrak eta parkea. Frontoia / Ixatxak parkea / Hernan Cortes

18:00 Nazioarteko VIII. Partxis txapelketa. Taberna Nagusia

18:00 X. Igel txapelketa. Saibimendi jatetxea

20:00 VIII. Mus txapelketa. Alzaga eta Saibimendi tabernak

Urriak 1, osteguna

17:00-20:00 Haur jolasak. Hernan Cortes / Frontoia

18:00 Txikientzako askaria. Hernan Cortes

18:00 Nazioarteko VIII. Partxis txapelketa. Taberna Nagusia

19:00 Diskofesta. Ixatxak parkea

Urriak 2, ostirala

17:00-20:00 Jam Skate txapelketak eta kontzertua. Taberna Nagusia

19:00 Sardina-jana. Ixatxak Parkea

19:30 Aerobic eta Zumba erakusketa. Haur minbiziaren ikerketan lagunzteko. Sofia Taramona

20:00-23:00 Dantzaldia: Amigos del Swing. Hernan Cortes

22:00 XXIV. Futbolin txapelketa. Recreativos San Miguel

22:30 Trastorna2 + Gatillazo

Urriak 3, larunbata

11:30 Tiratxinak. Ixatxak parkea

12:00 Buruhandiak. Ixatxak parkea

14:00 V. Herri Paellada. Sofia Taramona

18:30 Play-back txapelketa. Sofia Taramona

22:00 ABBAri tributua + Biorritmos orkestra

Urriak 4, igandea

10:00 II. Benjamin futbol txapelketa: U.D. San Miguel + Athletic Club + Danok Bat + Ariz + Etorkizuna + Lanbide. Abaroa

10:00 IV. Marmitako lehiaketan eta XXXI. Tortila lehiaketan izena ematea. Ixatxak parkea

12:00 Euskal dantzak. Ixatxak parkea

14:00 Marmitako eta Tortila txapelketaren sari banaketa. Ixatxak parkea

14:30 Herri bazkaria. Ixatxak parkea

17:00 Umeentzako jolasak. Frontoia

19:30 Jai amaiera. Ixatxak parkea

 

TXIKIENTZAKO ETA GAZTEENTZAKO JARDUERAK

Txikientzako eskaintza zabala egongo da jaietako astean zehar, hala nola, tailerrak eta buruhandiak. Umeen eguna irailaren 28an izango da, astelehena. Orduan, San Migel haur-parke erraldoia bihurtuko da, eta zenbait adinetarako jarduerak egingo dira bertan: tirolina, arku-tiroa, twister, ohe elastikoak, puzgarriak eta aurpegi-margotzea, besteak beste.

Irailaren 30ean, asteazkenez, graffiti eta break tailerrak egongo dira gazteentzat, eta urriaren 2an (ostirala), skatea izango dute, Basauriko Skate Elkartearen eskutik.

 

JAIETAN ELKARTASUNA SUSTATUZ

Elkartasunerako tokia ere egongo da San Migelgo jaietan. Irailaren 26an bizikleta-martxa egongo da eta urriaren 2an 19:30ean Sofia Taramona ikastetxean Alesi Elkarteak, Laudioko Wellnass Gym-en laguntzarekin, aerobik eta zumba erakustaldia egingo du. Jarduera hauek haur minbizia ikertzearen alde eta Pequeropa Elkartearen alde egingo dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak