→Basauri

Musika jaialdiak, kale-girotzeak eta Euskal Astearen hasiera Bentako San Isidro jaietan

Basauriko San Isidro jaiak maiatzaren 9tik 17ra bitartean ospatuko dira. Adin guztietako ekintzak antolatu ditu Txantxangorri Auzo Elkarteak Basauriko Udalarekin elkarlanean. Hala nola, Abarka eguna, Gurutze Gorriaren jardunaldiak, haurrentzako jarduerak, kontzertuak, ibilgailu klasikoen erakusketa eta kale-girotzeak, besteak beste. Euskal Astea maiatzaren 12an hasiko da eta hilaren 22ra arte luzatuko da.

 

BENTAKO JAIAK 2015 – EGITARAUA

Maiatzak 9, larunbata – ABARKA EGUNA

12:00-14:30 GURUTZE GORRIAren XII. Ate irekien eguna

12:00 Kale-girotzea DANBOLIN TXISTU ESKOLAREKIN eta TRIKITIXA BIDEBIETArekin

12:30 KUADRILLAK San Isidro plazan bilduko dira + POTEOA

14:00 GURUTZE GORRIAk balizko larrialdi baten simulazioa egingo du

15:00 Kuadrillen BAZKARIA, San José Ikastetxean

18:00-20:00 HAURRENTZAKO JARDUERAK, Kalika Tetroren eskutik: pailazoak, globoflexia…

18:00-20:00 AURPEGI-MARGOTZEA, San Isidro plazan

23:00 ROCK KONTZERTUAK: RADIO AKTIVA, NIKETZ, SAKATU

Maiatzak 10, igandea

10:00 IBILGAILU KLASIKOEN ERAKUSKETA, Solobarria plazan

11:45-13:00 Ibilgailu klasikoen IBILALDIA

12:00 Kale-girotzea, TRIKITIXA BIDEBIETAren eta DANBOLIN TXISTU ESKOLAren eskutik

12:00-14:00 AURPEGI-MARGOTZEA, San Isidro plazan

Maiatzak 15, ostirala – SAN ISIDRO EGUNA

13:00 Auzoko hildakoen omenezko MEZA, San José Ikastetxean

13:30 LUNTXA, TRIKITIXA BIDEBIETAk girotuta

17:30-19:30 HAURRENTZAKO EUSKAL JAIA: tailerrak, puzgarriak, musika eta denbora-pasak Solobarria plazan

17:30-19:30 BIDEZKO MERKATARITZAKO PRODUKTUEN SALMENTA Solobarria plazan EMAKUMEAK ANIZTASUNEAN elkartearen eskutik

19:00 TRIKITIXA BIDEBIETA

20:00 MAGIA kalean: TAYLOR, PEPE CABALLO eta BALBINO

23:00 Dantzaldi-jaialdia San Isidro plazan ARIZGOITIrekin

Maiatzak 16, larunbata

12:00 DANBOLIN TXISTU ESKOLA eta BASAURIKO HAIZEDOINU

12:00 ENTREDÓS ABESBATZAren kontzertua San Isidro plazan

18:00-20:00 HAURRENTZAKO JARDUERAK, Kalika Teatroren eskutik

19:00 MAZ BASAURI kaleko kontzertuak: LOS BRAZOS + HIGHLIGHTS

22:30 FESTIBAS Basauriko taldeen jaialdia: ERO + KURIXE + ATZEKABE + SEMEJANTES + TRASTORNADOS + MAIDER LEGARRETA

Maiatzak 17, igandea

10:30-13:30 BIZI KIROLA EUSKARAZ Bizkotxalde parkean: Kirol-proben zirkuitua euskaraz (Euria bada, Artunduagan izango da)

12:00 Kale-girotzea: DANBOLIN TXISTU ESKOLA, TRIKITIXA BIDEBIETA eta BASAURIKO HAIZEDOINU

12:00-14:00 AURPEGI-MARGOTZEA San Isidro plazan

16:30 eta 18:30 PIRRITX ETA PORROTX Social Antzokian

21:00 JAIEN AMAIERA

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak