→Basauri

Nazioarteko kirol paralinpikoen topaketa maiatzaren 3an Basauriko Artunduaga kiroldegian

basauri basauriko probak 2015 aurkezpena

13 herrialdetatik eta 15 autonomia erkidegotatik etorritako 250 kirolari paralinpikok hartuko dute parte XVII. Basauriko Probak nazioarteko topaketan. Hitzordua 09:30ean hasiko da.

Urtero bezala, aurten ere Basauri egokitutako atletismoaren erreferentea izango da. Izan ere, maiatzaren 3an, igandez, XVII. Basauriko Probak ospatuko dira 09:30etatik aurrera Artunduaga kiroldegian. Bertan, 13 herrialdetatik eta 15 autonomia erkidegotatik eratorritako 250 elitezko atleta paralinpikok hartuko dute parte: itsuak zein ikusme urritasuna duten atletak, adminen-atzerapena duten kirolariak, garun-paralisia dutenak edo minusbaliotasun fisikoren bat dutenak, besteak beste. Horietatik, 42 euskal kirolariak izango dira. Orotara 33 proba antolatu dituzte, bai emakumezkoen bai gizonezkoen kategorian.

Basauriko Probak topaketetan antolatzen diren proba guztiek Nazioarteko Batzorde Paralinpikoaren (International Paralympic Committee – IPC) onespena dute. Era berean, Munduko, Europako zein Espainiako markak hautsi dituzte hainbat atletek.

Topaketa honen helburu nagusiaegokitutako kirola gure eremuan sustatzea eta babesgabetuen onarpen soziala onartzen erraztea dira“, dio Basauriko Merkatarien Elkarteak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak