→Basauri

Nerea Elicegui basauriarra txapeldunordea Espainiako Eskubaloi Superkopan

basauri nerea elicegui 2016 eskubaloia zuazo

Irailaren 3an Espainiako Eskubaloi Superkopa jokatu da Iruñean eta Super Amara Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazo taldeak izan dira aurkari.

Irailaren 3an Espainiako Eskubaloi Superkopa jokatu da Iruñean eta Super Amara Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazo taldeak izan dira aurkari. Donostiako taldeak Barakaldokoa gailendu du: 32-21.

Hain zuzen ere, Zuazo taldeko jokalaria da Nerea Elicegui basauriarra. Basauri Eskubaloi Taldean eman ditu urte gehien eta 2014an Barakaldoko taldeak fitxatu zuen. Aurten Munduko txapeldun izan da Estatuko Unibertsitate taldearekin.

Gora