→Basauri

Normandian agertu da Basauriko Eskarabilera, hiru hilabeteren ondoren

Normandiatik bidalitako argazkiak // Herriko Taldeak

Eskarabilera, Basauriko jaien bukaeran puxikaz beterik zerura bidaltzen den burua, urriaren 15ean bota eta gaur topatu dute Normandian (Frantzia), Basauriko sanfaustoak antolatzen dituen Herriko Taldeak jakinarazi duenez.

Denbora luzea egin omen du bertako zuhaitz batean eskegita eta, neguko haizeak bultzata, lurrera erori, Audrey Goulley frantziarrak topatu eta Herriko Taldeak-ekin jarri da harremanetan. Aurten Basauriko jai herrikoiak hasi zirela 50 urte beteko dira. Ohikoa denez, jaien bukaeran zerura bota zuen kuadrilla, Zigorrak, joango da Normandiara Eskarabilera bueltan ekartzera.

Iaz ere Frantzian erori omen zen Eskarabilera, Basajaunak kuadrillaren ustetan, baina ez omen zuen inork bilatu. Oraingoz, urrutien agertu den herrialdea Txekiar Errepublika izan da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak