→Basauri

Onintza Enbeitak eta Xabat Galletebeitiak zabalduko dute sanfaustoetako I. Bertso-lonja

basauri sanfausto bertsolonja kartela 2015

Basauriko jaietako nobedadea da Bertso-lonja, Euskarabila elkarteak antolatua, eta Herriko Taldeakek programan sartu du aurten. Urriaren 16an, ostiralez, ospatuko da jarduera Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariek gidatuta.

Edurreren lonjan hasiko da 20:30ean eta hortik kalejira abiatuko dute hainbat koadriletako lonjetan barrena: Hauspoak, Alaiak, Txikerrak, Itsaslapurrak, Ogeta Bat, Laguntasuna, Urbiko Lagunak eta Zoroak. Amaiera Sustraiaken lokalean izango da eta kalejira osoan zehar trikitilariak ere izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak