→Basauri

Beherapenak, doako pintxopotea eta zozketak, Basauriko merkatarien Ostiral Zoroan

Ekimenean parte hartzen duten mertakariek beherapen eta promozio bereziak egingo dituzte ostiralean, eta horietako asko gaueko 10ak arte egongo dira zabalik.

Azaroaren 9an egingo dute Basaurin Ostiral Zoroa / Basauriko Merkatarien Elkartea

Basauriko denda eta saltoki txikiei bultzada emateko helburuarekin, Ostiral Zoroa ekimena antolatu du azaroaren 9an Basauriko Merkatarien Elkarteak. Ekimenean parte hartzen duten mertakariek (Ostiral Zoroa kartel bereizgarria eta puxikak izango dituzte sarreran) beherapen eta promozio bereziak egingo dituzte ostiralean, eta horietako asko gaueko 10ak arte egongo dira zabalik. 60 dendak baino gehiago parte hartuko dute ekimenan. Batukada ere antolatu du merkatarien elkarteak, kalean giroa sortzeko asmoz.

300 euroko saria eta doako pintxopotea
Halaber, Basauriko bizilagunek herriko dendetan gastatzeko 300 euroko bonoa eskuratu ahal izango dute, merkatarien elkarteak sare sozialetan martxan jarri duen lehiaketa baten bidez. Horretarako beharrezkoa izango da Basauri Txartelarekin argazkia ateratzea eta Facebookera igotzea, Basauriko Merkatarien elkartea etiketatuz. Zenbait ostalarik ere bat egin dute ekimenarekin eta doako pintxo potea emango diete ostiral horretan Basauriko dendaren batean erosi eta tiketa aurkezten duten pertsonei.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak