Basauriko Udalak errekerimendua bidali dio Arcelor Mittal enpresari Larrazabal kaleko 10, 12 eta 14 zenbakiak birgaitu ditzan.
Basauriko Udaleko Etxe Maitia Adinekoen Egoitzak kontserjeen lan-poltsa zabaldu berri du eta aldi baterako beharrizanei aurre egiteko helburuarekin eratu dute.
Bertsoa eta literatura uztartzen dituen “Kapulana bat zintzilik” ikuskizuna Basaurira helduko da apirilaren 13an, asteazkenez, Ex!poesia Euskadiko Poesia Esperimentalaren biurtekoaren programaren barruan.
Suhiltzaile Zerbitzuen ustezko prekarizazioa dela eta, Euskadiko Suhiltzaileak ibilaldia egingo dute apirilaren 12tik 15era bitartean hiru probientzietan zehar. Guztira, lau etapa izango...
Kultur Basaurik urtero antolatzen du Ganorabako komiki lehiaketa eta aurtengo saridunak nortzuk diren argitaratu berri du. Erakusketa apirilaren 18tik maiatzaren 20ra bitartean egongo da...
Nola berba egin jendearekin eta jende aurrean. Hori da Hego Uribe eskualdean eskaintzen diren Ahozkotasun ikastaroen helburua.
Gaur, apirilak 7, inauguratu dute Kareagako Osasun Zentroko igogailua. Eraikinaren kanpoaldean dago eta anbulatorioko solairuak lotzeaz gain, auzotarren mugikortasuna hobetuko du.
Apirilaren 26an, asteartez, izango da Basauriko Mintzodromoa, Hego Uribeko Berbalagunek antolatua. Bi txanda prestatu dituzte Solobarria plazako karpan: 10:30etik 12:00etara eta 18:30etik 20:00etara.
Sei hilabete barru basauriarrek hasiera emango diete sanfaustoei. Urriaren 8an, larunbatez, txupinazoak kuadrillen jaitsiera ekarriko du eta bederatzi egunetan zehar kaleak girotzen ibiliko dira...
Basauriko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak jakinarazi berri duenez, Europar Batasuneko bandera erdi-igota egongo da Udalean gaurtik maiatzaren 9ra bitartean (Europaren Eguna). Errefuxiatuei babesa adierazteko...