→Basauri

Palestinako mugimendu feminista hizpide izango duen hitzaldia bihar Marienean

palestina emakumeak

Ekainaren 22an, asteazkenez, ‘Historia del movimiento de mujeres en Palestina’ liburua aurkeztuko dute Basauriko Marienean.

Ekainaren 22an, asteazkenez, ‘Historia del movimiento de mujeres en Palestina’ liburua aurkeztuko dute Basauriko Marienean. Solasaldia 19:00etan hasiko da eta Mar Gijon liburuaren egilea, Maria Apellaniz eta Beatriz de Lucas izango dira hizlariak. Sarrera librea izango da.

Palestinako emakumeak hizpide – Sinopsia

Itzalpean geratzen den eta ezkutatzen saiatzen diren historia da herri txiki eta zapalduena. Palestinarenagaz ere gertatzen da. Itzalpea bikoitza da emakumeen eta mugimendu feministaren kasuan. Birritan zapaltzen eta estalarazten duten gizarte palestinarraren zati horri hurbiltzen zaio liburua. Historia eta soziopolitikaren ikuspegitik,  XIX. mendearen amaieratik gaur egunera, emakume palestinarrek kolonialismoaren kontrako borrokan (britainiarren zein sionisten aurka) eta euren eskubideen defentsan izan duten berebiziko eginkizuna deskribatzen digu idazleak. Palestinako emakumeen mugimenduaren sorrera, berezitasunak eta bilakaera kontatzen ditu, hainbat iturri biografikoren eta ekintzaileei egindako elkarrizketen bitartez. Mundu osoko emakumeen arazoak, horien irtenbidea, desirak eta borrokak berdinak direla agerian uzten du.

“Historia del movimiento de mujeres en Palestina”
Egilea: Mar Gijon Mendigutia
Argitaletxea: Txalaparta
Hizkuntza: Gaztelania
Edizio urtea: 2015
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak