→Basauri

Basauri Pintxo Festa ekimenean 94 tabernek parte hartuko dute

basauri pintxo helmuga arume 2015

Martxoaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Basauri Pintxo Festa. Era berean, musika kontertuak antolatuko dituzte, doan.

Martxoaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Basauri Pintxo Festa. Era berean, musika kontertuak antolatuko dituzte, doan

Pintxo Festa ekimena martxoaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Basaurin. Helburu nagusia da herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea eta dinamizatzea, kalitatezko pintxoen bidez. Aurten 94 ostalaritza-establezimenduk eman du izena, iaz baino 34 gehiago (iaz 60 izan ziren parte hartzaileak).

Aurreko edizioetan bezala, Helmuga Basauri-Pintxo Festa Gida banatuko dute paperean zein online eta ekimenean parte hartuko duten taberna guztiak agertuko dira bertan.

JARDUERA OSAGARRIAK

Pintxo Festaz gain, aipatutako datetan zehar kaleak girotzeko jarduerak antolatu dituzte. Besteak beste, gidak udalerriko kultura-, kirol- eta aisialdi-agenda ekarriko du.

Musika kontzertuak ere izango dira martxoaren 25ean, larunbata:

12:30-14:30 Still Covers (blues soinuak). Bidasoa-Kareaga Goikoa kalea.

13:00-15:00 Petit Comité (boleroak eta tangoak). Balendin Berriotxoa kalea.

13:30-15:30 Blues Morning Singer (soul, blues, jazz). Galizia kalea.

19:30-21:30 High Felicity (indie ingelesa). Solobarria plaza

19:00-21:00 Lowe-Covers. San Migel.

20:00-22:00 Kaotik Lovers (rock&rolla). Begoñako Andra Mari kalea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak