→Basauri

22 tabernak hartuko dute parte Sagarrakek antolatutako lehen pintxo-lehiaketa ekologikoan

Azaroaren 10ean, larunbatean, egingo dute txapelketa Basaurin. Pintxo-lehiaketa ekologikoa izango da eta pintxoak denboraldiko eta kilometro 0-ko produktuekin egin behar dira.

Epicur

Azaroaren 10ean, larunbatean, egingo dute txapelketa Basaurin, Sagarrak talde ekologistak antolatuta. Pintxo-lehiaketa ekologikoa izango da eta parte hartzaileek denboraldiko eta kilometro 0-ko produktuak erabili behar dituzte pintxoak egiteko. 

Kontsumo arduratsu eta eraldatzailea sustatzeko helburuarekin, Basauriko Pintxo Ekologikoen lehiaketa antolatu du, lehen aldiz, Basauriko Sagarrak ekologista taldeak. Eguerdiko 12:00etatik 15:00era egingo dute txapelketa. Hala, herritar orok aukera izango du Basauriko 22 tabernak prestatutako pintxo ekologikoak dastatzeko.  California, Paris, El social, Nervion, Bonboi, Boxes, Izarra, Lubapi, New Magic, Kakarraldo, Haizebarri, Ibaibide, La Sucursal, Zehatza, Azkue 4, Pagasarri, Bizkargi, Helmuga, Katilu, Xuroi, Elexalde eta Tximintxe tabernek hartuko dute parte.

Epaimahiari dagokionez, Eskarabilla Txokoko kideek , Eduardo Alzolak (Galdakaoko Ostalaritza Eskola) eta Daniel Garciak (Bilboko Zortziko Jatetxea) osatuko dute. Larunbatean bertan erabakiko dute irabazlea zein izango den, arratsaldeko 16:30etan. Bi sari banatuko dituzte: lehenengo sailkatuak garaikurra eta Basauriko dendetan gastatzeko 100 euroko bonoa eskuratuko du. Horrez gain, bi lagunentzako bazkari ekologikoa ere izango du, Eskarabilla Txokoan. Bigarren sailkatuak garaikurra eta bi lagunentzako bazkari ekologikoa irabaziko du, Basauriko Eskarabilla txokoan.

Gainontzeko dastatzaileentzako ere saria egongo da: pintxoak jan eta hauei buruzko iritziak emateko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, pintxoei buruzko posta idatzi behar da Facebooken, #ekopintxo etiketa erabli eta Sagarrak Ekologista Taldea etiketatu. Parte hartzaile guztien artean Basauriko txoko batean egingo duten bazkari baterako tiketa zozketatuko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak