→Basauri

Eszenatokia, Pozokoetxeko jai hasieran faltan izan duten elementua

basauri pozokoetxe jaiak 2017 eszenatokia

Gaur arratsaldean hasi dira Pozokoetxeko jaiak, baina Jai Batzordekoek salatu dutenez, “15:00etan oraindik ere eszenatokirik gabe geunden”.

Eszenatoki handia beharrean, “oholtza txikia” jarri dute Pozokoetxen, Jai Batzordeak jakinarazi duen bezala. Hain zuzen, Olentzero egunean Basauriko Udalak bere gain duen taulada ipini dute jai eremuan. “Gaur 18:00etan hasi dira Pozokoetxeko jaiak, baina 15:00etan oraindik ere eszenatokirik gabe geunden“, salatu dute Jai Batzordetik: “Udalarekin harremanetan jarri gara eta adierazi digutenez muntaketa enpresak eszenatoki bakarra ekarri du Basaurira. Basozelaira, alegia. Eta, Pozokoetxe eszenatokirik gabe geratu da, momentuz“, diote.

Jai Batzordetik irtenbidea ikusten zuten Bizkotxalde parkean dagoen eszenatokia Pozokoetxera hurbiltzeko, baina “ezinezkoa izan da“. “Orain ipinita dagoen oholtzan ezin izango dira hainbat jarduera egin“, diote. Besteak beste, gaur 22:30ean Ezetz erromeria taldeak joko du: “Zortzi taldekide dira eta ez dakigu nola moldatuko diren taula horren gainean. Gainera, bihar programatuta daukagun Urban Festa egiteko bideraezina da momentuan dagoen tarima“, salatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak