→Arrigorriaga

Tren batek beste gizon bat harrapatu eta hil du Basauri eta Arrigorriaga artean

arrigorriaga ollargan 2017 tren istripua

Tren batek gizon bat harrapatu eta hil egin du Basauri eta Arrigorriaga tarteko Renferen trenbidean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Tren batek gizon bat harrapatu eta hil egin du Basauri eta Arrigorriaga tarteko Renferen trenbidean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra gaurko 12:20etan jazo da Arrigorriagako Ollargan eta Basauriko Bidebieta geralekuen artean. Urduñako noranzkoan trenbidea geldituta egon da hilotza jaso bitartean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ez du ezbeharraren arrazoriaren inguruko informaziorik zehaztu.

Aste honetan, Renfeko trenbideko tarte berean geratutako bigarren heriotza da. Ostegunean, beste gizobezko bat hil zen trenak harrapatuta Arrigorriagako Ollargan geralekuan.

 Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak :: @BomberosBilbao

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak