→Basauri

Meridian, Herio, Keniama eta Samoah tokiko taldeak lehiatuko dira Rockeineko finalean

Doña, Meridian eta Sara Zozaya, Rockein lehiaketaren zazpigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak dira. Finala maiatzaren 11n izango da Basauriko Social Antzokian.

Meridian, Herio, Keniama eta Samoah // Rockein

Doña, Meridian eta Sara Zozaya dira Rockein lehiaketaren zazpigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak. Finala maiatzaren 11n izango da Basauriko Social Antzokian

2019ko Rockein lehiaketak baditu finalistak. Zazpigarren edizioan jasotako 146 proposamenen artean (parte-hartze errekorra laugarren urtez jarraian), epaimahaiak sei talde hautatu ditu finalerako. Sari nagusia eskuratzeko hautagaiak dira Doña (Iruñea), Meridian (Basauri eta Arrigorriaga) eta Sara Zozaya (Donostia). Era berean, tokiko talderik onenaren saria lortzeko hautagaiak dira: Herio (Laudioko kide bat), Keniama (Arrigorriaga eta Bilboko kideak) eta Samoah (Basauri eta Bilboko kideak). Finala maiatzaren 11n, larunbatez, izango da Basauriko Social Antzokian 21:00etatik aurrera, sarrera doan. Sei taldeek euren abestiak zuzenean joko dituzte eta ondoren epaimahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu: talde irabazlea, tokiko talderik onena, euskarazko talderik onena eta publikoaren saria.

Kategoria nagusiko Meridian taldea ere Basauri eta Arrigorriagakoa izanda, lehen saria eskuratuko ez balu, proiektu hau ere Tokiko artistarik onenari saria irabazteko hautagai izateko kontutan hartuko luke epaimahaiak, lehiaketaren oinarriek markatzen dutena jarraituz.

Publikoaren sariari dagokionez, apirilaren 22ra arte dago zabalik epea aurten aurkeztu diren taldeen artean gogokoena bozkatzeko. Rockeinen Facebook orrialdean bozkatu daiteke, eta parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko dute. Jaialdia apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren 3 eta 4an izango da, Viva Suecia, Iseo & Dodosound With The Mousehunters, Christina Rosenvinge eta Toundra bezalako taldeekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak