→Basauri

Ruper Ordorika, Audience, Mike Farris eta Burning, maiatzean MAZ Basauri musika jaialdian

basauri maz 2015

Maiatzaren 16an, 23an eta 29an itzuliko da Musika Alternatiboaren Zikloa (MAZ) Basaurira eta orain­goan Mike Farris, Burning eta Ruper Ordorika izango dira kartel buruak. Era berean, Audience, Julian Maeso eta The Excitements ere Social An­tzokiko eszenatokira igoko dira, Op­tigan1, Igu Allnighter eta Eduardo Ranedo eta Alberto Birdman –Ruta 66 aldizkariaren ordezkari moduan- disc jockey-ez gain. Kaleko emanal­diei dagokienez, Tulsa, Señores, Los Brazos eta Highlights taldeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte eta Txiki MAZen Munlet-en kontzertua eta rockaren historia errepasatuko duen R’n’R Highschool ikuskizuna izango dira ikusgai.

Social Antzokiko hiru emanaldie­tarako eguneko sarrerak eskuragarri daude 10 edo 12 euroren truke.

 

MAZ BASAURI 2015

SOCIAL ANTZOKIA

Larunbata, maiatzak 16, ateen irekitzea: 21.00h / The Excitements: 21.30h

BURNING
+ THE EXCITEMENTS
+ Ruta 66 DJs
Sarrerak: 10€ + banaketa gastuak, aurretiaz / 12€ egunean bertan

Larunbata, maiatzak 23, ateen irekitzea: 21.00h / Audience: 21.30h

RUPER ORDORIKA
+ AUDIENCE
+ Optigan1
Sarrerak: 10€ + banaketa gastuak, aurretiaz / 12€ egunean bertan

Ostirala, maiatzak 29, ateen irekitzea: 21.00h / Julián Maeso: 21.30h

An evening with…
MIKE FARRIS
Performing Rock & Soul Classics
Kontzertu esklusiboa Mike Farris-ek Europara egingo duen bisitan!!
+ JULIÁN MAESO
+ Igu Allnighter
Sarrerak: 12€ + banaketa gastuak, aurretiaz / 15€ egunean bertan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak