→Basauri

Saharar herriarentzako elikagaiak eta medikamentuak bilduko dituzte Basaurin eta San Migelen

etxebarri munduaz blai sahara uholdeak urria 2015

Azken egunetan Saharan izan diren uholdeen ondorioz, Etxebarriko Munduaz Blai Elkarteak elikagaiak eta medikamentuak bilduko ditu errefuxiatuen kanpamenduetara “ahalik eta azkarren” bidaltzeko: “Martxan jarri gara! Bilketa gune batzuk ireki dira Basaurin eta San Migelen eta datorren asteetan elikagaiak eta funtsezko produktuak bilduko ditugu. Produktu horiek ahalik eta azkarren kanpamenduetara bidaliko ditugu“, dio Munduaz Blai Elkarteak.

Lata kontserbak, olioa, esne-hautsa, pardelak, konpresak eta medikamentuak dira gehienbat saharauiek behar dituztenak.

Basauriko bilketa guneak hauek dira: Bolintxu AEK, Al detalle Talleres creativos, Nai Lua Teteria, Nare Zentroa, Academia Britanica, Ate Zabalik, Manuela Egiguren eta Euskarabila Elkartea. San Migelen Mikelats Elkarteak (asteartean 19:00etatik 20:00ak arte)  eta Mari Carmen Arraindegiak (asteartetik larunbatera 09:00etatik 14:00etara) hartuko dituzte

Azken eguna elikagaiak eta produktuak batzeko azaroaren 7a izango da Solobarria plazan 11:00etatik 21:00etara (Truke Azoka).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak