→Basauri

Saharar kanpamenduetara egindako azken bidaia aurkeztuko du Munduaz Blai Elkarteak Basaurin

Gaur 20:00etatik aurrera Munduaz Blai Elkarteko zenbait kidek hitzaldia emango dute Basauriko Nai Lua Teterian (Arabaren kalea 4). Abenduan Saharar kanpamenduetara egin zuten bidaia aurkeztuko dute eta “esperientziak eta sentsazioak” adieraziko dituzte.

Era berean, janari bilketa jarriko dute martxan asteazkenean bertan -hala nola, kontserba latak, dilistak, konpresak eta medikamentuak- gero errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak