→Basauri

Saiatu-Javi Conde atletismo taldea irabazle, Espainiako txapelketan

basauri saiatu javi conde 2017 espainiako txapeldun

Basauriko Saiatu-Javi Conde atletismo egokituko taldeak Burgosen asteburuan ospatu den Espainiako txapelketa irabazi du.

Basauriko Saiatu-Javi Conde atletismo egokituko taldeak Burgosen asteburuan ospatu den Espainiako txapelketa irabazi du. Guztira 60 klub baino gehiagoko 170 atletek parte hartu dute txapelketan: intelektualak, gorrak, itsuak eta paralisi-zerebrala zein paralisi fisikoa dutenak aritu dira.

Saiatu-Javi Conde klubak Bizkaiko kirolariak batzen ditu -ez bakarrik Basaurikoak- eta urrezko 9 domina, zilarrezko 8 eta brontzezko 6 eskuratu ditu. Joan den neguan Espainiako Kross txapelketa irabazi zuen taldeak Zornotzan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak