→Basauri

San Fausto 2015 jaietarako “Kartel Txiki” lehiaketa abiatu du Herriko Taldeakek

basauri san fausto 2014 kartel guztiak bidebieta

Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 25era arte. 6 eta 13 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte.

Herriko Taldeakek, Zoroak koadrilaren laguntzarekin, martxan jarri berri du 2015eko San Fausto jaietarako “Kartel Txiki” lehiaketa. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 1. mailara arteko ikasleentzat dago mugatuta lehiaketa eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du DIN A-3 batean.

Kartelean derrigorrez agertu behar da “BASAURIKO JAIAK 2015 – SAN FAUSTO – URRIAK 11-18 OCTUBRE” idazkia. Egilearen sinadurarik gabe aurkeztu behar dituzte kartelak eta atzeko aldean lanaren izenburua  idatzi beharko dute “txiki” hitzarekin batera. Gutun-azal batean egilearen datuak sartu beharko dituzte -izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia eta zein eskola eta ikasturtean dagoen- eta kanpoaldean obraren izenburu bera joan beharko da. Lanak bidaltzeko azken eguna ekainaren 25a izango da eta Basauriko ikastetxeetan edota Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko bulegoan aurkeztu beharko dituzte, 09:00etatik 13:00etara.

SARIA

Basauri Kirolak-eko pabilioi bat ordubetez eta igerilekua beste ordubetez erabiltzeko  aukera eta horren ostean, gehienez ere 15 haurrentzako azkaria; Social Antzokiko zinemarako 8 sarrera eta umeentzako ikuskizunetarako beste 4 sarrera; eta Basauriko dendetan erosteko 120 euroko bonoa izango da irabazlearentzako saria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak