→Basauri

Gidariak kexu dira San Migelgo biribilgune berriaz

San Migelgo biribilgune berriak eztabaida sortu du gidarien artean.

San Migelgo biribilgune berria / Antonio Ramos

Basauriko Udalak zenbait eskuhartze egin ditu azken hilabeteetan San Migel mendebaldeko kale eta errepideetan. Horietako bat izan da Arrigorriagara bidean, Atxukarro industriagunearen parean eraiki duten biribilgune berria. Errotondarekin konponbidea aurkitu nahi izan diete Ramon Kareaga kale berriko bidegurutzeei, oinezkoei zein ibilgailuenei, Gernika 62ko eraikinerako sarbideei eta hilerrirako sarrerari.

Biribilgunea eraikin baino lehen / Maps

Biribilgune berriarekin / Antonio Ramos (Facebook)

Estreinatu eta gutxira, ordea, erabiltzaileen kexak entzun dira. Lehena, ibilagailu handiek nekez erabili dezaketela biribilgunea kontrako norazko erraila zapaldu gabe. Antonio Ramos herritarrak Bizkaibus baten barrutik grabatutako bideoan ikus daiteke hori: autobusa San Migeletik Arrigorriagara doa, eta errotondari buelta ematean erabat zapaltzen du Arrigorriagatik San Migelera datorren erraila.

Badira beste kexa batzuk ere: San Migeletik Arrigorriagara bidean biribilgunea ez dago errepidean zuzen, albo batean dago. Hortaz, gidari batzuek salatu dute nahasmena sortzen duela, zuzen joan edo albora egin biribilguneari buelta emateko. Arrigorriagatik San Migelera bidean, adibidez, zuzen jarraitu behar dute ibilgailuek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak