→Basauri

San Migeleko III. Kros Solidarioa, Wolf-Hirschhorn sindromearen alde

basauri san migel 2016 kros solidarioa arantza bifidoa 2

Ekainaren 3an San Migeleko Kros Solidarioa ospatuko da. Aurten hirugarren edizioa burutuko dute eta Wolf-Hirschhorn sindromea ikertzearen aldekoa izango da.

Ekainaren 3an, larunbatez, San Migeleko Kros Solidarioa ospatuko da Basaurin. Aurten hirugarren edizioa burutuko dute eta Wolf-Hirschhorn sindromea ikertzearen aldekoa izango da. Bost lasterketa izango dira: 300 metro, 600 metro, 1.200 metro, 1.500 metro (umeak) eta 6 kilometro (helduak). 11:00etan hasiko dira umeentzako probak eta 12:00etan helduen krossa izango da.

Lasterketa egunean izena eman daiteke: 14 urtetik beherakoek 2 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 5 euro. Era berean, www.herrikrosa.eus webgunean ere inslribatzeko aukera dago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak