→Basauri

San Migelgo etxebizitza babestuen ingurua urbanizatzea 2015eko udaberrian has daiteke

basauri sanmigel boe etxebizitzak 2014

Urbanizatze obra egin nahi duten enpresek euren eskaintza aurkeztu beharko dute urtarrilaren 30a baino lehen. 1,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du Basauriko Udalak lan hauek egiteko. 

Basauriko Udala eta Bidebi udal elkartea enpresa baten bila dabiltza San Migelgo Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen ari diren eremua urbanizatzeko. Gaur egun, Erebegi kooperatibak dihardu babes ofizialeko 75 etxebizitza eraikitzen. Urbanizatze lanak egin nahi dituzten enpresek urtarrilaren 30era arte dute euren eskaintza aurkezteko epea. Udal ordezkarien iritziz, obren esleipena eta hauen hasiera 2015eko otsailean eta udaberrian izatea aurreikusten dute, hurrenez hurren.

Urbanizatze lanak egiteko 1,5 milioi euroko inbertsioa espero du Basauriko Udalak eta hiru fasetan burutuko dira obrak. Lehenengoan Gernika kaleko aireko linea elektrikoa desegin egingo dute eta lurpetik kanalizatuko dute. Ondoren, Ramon Karega kalea ‘irakasleen etxebizitzetaraino’ luzatuko dute. Tarte horretan ur, argi, gas eta telefonia zerbitzuak, baita hiri-altzariak jarriko dituzte. Gainera, 90 aparkaleku publikoentzako tokia ere izango da. Azkeneko fasean Gernika kalea zabaldu egingo dute eta Castilnovo plazaino eregingo dute udal zerbitzu guztiekin.

how to lose weight fast

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|