→Basauri

Saski festa, saskibaloiaren eguna maiatzaren 25ean Basaurin

Saski Basauriren taldea // Utzitakoa

Saskibaloiaren eguna ospatuko du Basaurik maiatzaren 25ean: Saski Festa. BSK Basauri taldeak antolatuta, hainbat ekintza ikusgai izango dituzte herritarrek. Goizean goizetik hasita, bi partida eta torneo bat: Haurren kategorian, 9:00etatik 13:30etara emakumeen torneoa izango da Kareaga ikastetxean eta Balmaseda, Santurtzi, Etxebarri BSK eta Taramona BSK Basauri 07.

Ondoren, 10:00etatik 13:00era bitartean, San Migeleko Sofia Taramona ikastetxean, I. Saski Eskolen Topaketa izango da. Bertan, BSKren eta La Salleren arteko norgehiagoka antolatu dute. Halaber, 10:00etan hasita, Artunduagako kiroldegian, Kareaga eta BSK (konfirmatzeke) taldeek lagunen artekoa jokatuko dute.

Partidez gain, Solobarria plazan hainbat ekintza antolatu dituzte 11:00etatik aurrera: umeentzako jokoak, etxean egindako bizkotxoen dastatzea, kafea, gazta-loreak, besteak beste. Zozketa solidarioa egingo dute 17:00etan. Ekintza hauek guztiek Basauriko Udalaren laguntza dute. 2010. urtean sortu zen BSK Basauri taldea, Basauriko Saskibaloi Kluba.

Saski Festaren kartela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak