→Basauri

Selfie makilaren bila

basauri basaurin be bagara selfie lehiaketa 2014

Urriaren 13tik azaroaren 13ra bitartean jasoko ditu Basaurin Be Bagara ekimenak herritarrek, bakarka zein taldeka, bidaliko dituzten selfiak (BBB15selfilehiaketa@gmail.com helbidera) eta azaroaren 29an jakitera emango dute irabazlearen izena. Garaileak “Barealdi Magikoa” antzezlana ikustera joateko bi txartel irabaziko ditu -bertan, Itziar Ituño aktore basauriarrak parte hartzen du-, baita selfie makila ere, Social Antzokia eta General Ópticaren lankidetzari esker.

Era berean, autoargazki lehiaketan parte hartuko duten lagun guztien artean bost selfie makil zozketatuko dituzte Solobarria plazan. Bidalitako selfiak sare sozialetan argitaratuko dituzte azaroan zehar eta Solobarria plazan erakusketa egingo dute azaroaren 29an.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak