→Basauri

Adingabetan sexu abusuak jasan zituzten biktimei babesa adierazteko manifestazioa deitu dute Basaurin

Sexu abusuen aurkako manifestazioa deitu dute Basaurin datorren urtarrilaren 12an, larunbatean. Basauriko zenbait herritarrek deitu dute manfiestazioa, azaroa eta abendua bitartean sei basauriarrek sexu abusuengatik jarritako salaketei erantzuteko eta biktimei elkartasuna adierazteko

Azaroan Arizgoitin egindako elkarretaratzea / Geuria

Basauriko zenbait herritarrek deitu dute manfiestazioa, azaroa eta abendua bitartean sei basauriarrek sexu abusuengatik jarritako salaketei erantzuteko eta biktimei elkartasuna adierazteko. Manifestazioa urtarrilaren 12an 18:30ean izango da Arizgoitiko plazatik abiatuta. Ibilbidea ondorengoa izango da: Nagusia, Lehendakari Agirre, Kareaga Goikoa (Los Burros), udaletxea eta Arizgoiti.

Adingabeak ziren guztiak sexu abusuak sufritu zituztenean, duela 30 bat urte, eta salaketa guztiek preskribatu dute gaurko egunez. Denuntzia guztiek pertsona beraren kontra jo dute. Antolatzaileen esanetan, “elkartasun masiboa helarazi nahi diete biktimei eta erabateko gaitzespena adierazi tamalez toki askotan gertatzen den gaitz horren aurka”. Halaber, umeen aurkako sexu-abusuak ez preskribatzea exijituko dute manifestazioan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak