→Basauri

Eskualdeko zenbait erakundek bat egin dute Basauriko sexu abusuen kontrako manifestazioarekin

Sexu abusuen kontra eta biktimei babesa adierazteko manifestazioa deitu dute Basaurin urtarrilaren 12an, larunbatez.

Azaroan Basaurin egin zuten elkarretaratzea // Argazkia: Geuria

Sexu abusuen kontra eta biktimei babesa adierazteko manifestazioa deitu dute Basaurin urtarrilaren 12an, larunbatez. ‘Ez naiz ixilduko’ herri plataformak deitu du manifestazioa eta 18:30ean hasiko da Arizgoiti plazatik. Nagusia, Lehendakari Agirre, Kareaga Goikoa (Los Burrosetik udaletxera) kaleak zeharkatuko ditu eta Arizgoiti plazan bukatuko da.

Basauriko zein Hego Uribe eskualdeko zenbait erakundek babesa erakutsi eta manifestazioarekin bat egingo dutela adierazi dute. Besteak beste, Probidentzia ikastetxeak, San Jose ikastetxeak, Basauri Eskubaloi Taldeak, BSK Basauri Saskibaoi Klubak eta Ibaizabal Saskibaloi Taldeak (Galdakao).

Azaroa eta abendua bitartean sei basauriarrek sexu abusuak jasan zituztelaren salaketak jarri dituzte. Adingabeak ziren guztiak sexu abusuak sufritu zituztenean, duela 30 bat urte, eta salaketa guztiek preskribatu dute gaurko egunez. Denuntzia guztiek pertsona beraren kontra jo dute. Antolatzaileen esanetan, “elkartasun masiboa helarazi nahi diete biktimei eta erabateko gaitzespena adierazi tamalez toki askotan gertatzen den gaitz horren aurka”. Halaber, umeen aurkako sexu-abusuak ez preskribatzea exijituko dute manifestazioan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak