→Basauri

Sexu Hezkuntza eskoletan lantzeko komikia hizpide, Marienean

basauri saioz saio komikia 2017 sexu hezkuntza

Ikasgeletan Sexu Hezkuntza emateko ‘Saioz saio’ komikia sortu dute aurten Errespetuz eta Hagitz elkarteek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.

Ikasgeletan Sexu Hezkuntza emateko komikia sortu dute aurten Errespetuz eta Hagitz elkarteek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. ‘Saioz saio’ da haren izena eta martxoan Bilbon aurkeztu eta gero, Basaurin erakutsiko dute maiatzaren 17an, asteazkenez, Marienea Emakumeen Etxean 18:30ean -Homofobia, transfobia eta bifobiaren kontrako egunean, alegia-.

Komiki hau Basaurin 10 urtetan zehar eskoletan egin zuten ‘Berandu ez heltzeko‘ programan oinarrituta dago. Bertan, sexu identitatea eta aniztasuna lantzeko dinamikak, azalpenak, anekdotak eta umeen komentarioak agertzen dira.

Irudimenez, enpatiaz eta jarrera ireki eta positiboarekin sexualitatea lantzeko baliabide hau nola sortu den, nola erabili behar den eta nolako ibilbidea egitea nahi dugun kontatuko dugu”, diote: “Bestalde, guztion artean ‘sexu izateak’ hausnartu eta eztabaidagai izango ditugu”. 

Aurkezpenean izango dira Saioa Hernandez Basauriko Sexu Informazio Bulegoaren arduraduna eta Geuriako kolaboratzailea, Eider Eibar marrazkilaria eta Xabier Lozano Errespetuz-eko kidea. Liburuxka salgai dago Basauriko Sexu Informazio Bulegoan eta Errespetuz Elkartean eta PDF formatuan ere eskura daiteke.

Saioa Hernandezen iritzi zutabea, ‘Saioz saio’ komikiaren inguruan: https://goo.gl/9KNNek
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak