→Basauri

Skate txapelketa batek berrirekiko du Basozelaiko Skateparka urriaren 31n

basauri basozelai skatepark berritua amaitzear urria 2015

Uztailean Basozelaiko Skateparka berritzeko obrak hasi ziren eta urriaren 31n, larunbatez, estreinatuko dute, Skate Txapelketa batekin.

Basauriko Basozelai auzoak Skate pista berriak estreinatuko ditu urriaren 31n, larunbatez. Hiru hilabeteko lanen ondorioz berrirekiko dute eta horretarako Skate Txapelketa antolatu du Zirt Zart Gazte Bulegoak, Basauriko Skate Elkartearen laguntzarekin.

Txapelketaren egitarauari dagokionez, 16 urtetik beherako gazteak izango dira lehenengo parte hartuko dutenak, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Ondoren, 17:00etatik 20:00etara “Open” kategoriakoen txanda izango da. Era berean, egunean zehar musika egongo da eta zenbait sari banatuko dira.

LANKIDETZAN GARARTUTAKO PROIEKTUA

Skate pistetako erabiltzaileen eta Udalaren arteko lankidetzan garatu da pistak berritu eta handitzeko proiektu hau. Izan ere, udal teknikariekin batera, skaterak aritu dira parkearen nondik norakoak zehazten: “Argiztatzea hobetzeko obra dugu pendiente oraindik, baina datorren astetik aurrera, skateparka erabilgarri egongo da jada. Estreinatzeko, txapelketa antolatzea baino hoberik ez dago, erabiltzaileek pista berriak probatu eta gozatu ditzaten“, dio Andoni Busquet Basauriko alkateak. Basauriko Udalak 177.021 euro inbertitu ditu lan hauetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak