→Basauri

Gernika filma estreinatuko du gaur Social Antzokiak

basauri social antzokia 2016 estreinaldia gernika pelikula

Irailaren 9an, ostiralez, Koldo Serra zine zuzendariaren azken luzemetraia estreinatuko dute Estatuko zinemetan, baita Social Antzokian ere.

Irailaren 9an, ostiralez, Koldo Serra zine zuzendariaren azken luzemetraia estreinatuko dute Estatuko zinemetan, baita Social Antzokian ere. Gernika irailaren 15era arte egongo da ikusgai Basauriko Antzokian, 20:00etako sesioan. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du.

Era berean, irailaren 25ean, igandez, Zipi & Zape eta kapitainaren irla lma aurkeztuko dute, euskaraz. Saio bakarra izango da, 12:00etan.

Urriaren 1ean, larunbatez, Ismael Serrano izango da antzokian La llamada diska aurkezten. Kantautore madrildarraren hamaikagarren lana da eta kontzertu-itzuliaren azkenekoetarikoa izango da Basauriko emanaldia.

Urriaren 2an umeentzako antzerkia izango da Social Antzokian. Tomaxen Abenturak pailazo taldeak Festara!!! emanaldia eskainiko du 12:30etik aurrera.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|