→Basauri

Ken Zazpi, Itziar Atienza, Patxo Telleria eta Mikel Martinez, Social Antzokian

basauri social antzokia 2017 iraila abendua

Asier Etxeandia, Dani Mateo, Faemino y Cansado, De La Purissima, opera, musika eta haurrentzako ikuskizunak izango dira irailetik abendura bitartean.

Asier Etxeandia, Dani Mateo, Faemino y Cansado, De La Purissima, opera, musika eta haurrentzako ikuskizunak izango dira irailetik abendura bitartean

Irailetik abendura bitarteko programazioa aurkeztu du Social Antzokiak. Datozen hileotan dantza, antzerkia, opera, umorea, musika eta zirkoa izango dira bertan. Guztira, 21 ikuskizun izango dira. Ez dira faltako, gainera, Zine Kluba, Musika Gertu eta Social Goiztiarra ekimenak.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ken Zazpi talde gernikarraren kontzertua (urriak 27), Alicia después de Alicia obraren estreinaldia -Kabia Teatroa- (urriak 28), Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek antzeztutako Euskal musikaren benetako istorioa (abenduak 1), Maurizia panderojolearen omenez Aukeran Dantza Konpainiak egindako emanaldia (abenduak 2) eta Itziar Atienza aktore galdakoztarraren presentzia El Test antzezlanean, Luis Merlo, Antonio Molero eta Maru Valdivieso aktoreekin batera (azaroak 25).

Era berean, ikuskizun hauek izango dira: Now dantza emanaldia -Lasala euskal konpainia- (irailak 23), De la Purissima taldearen kontzertua (irailak 30), Faemino y Cansado bikotearen umorea (urriak 12 eta 13), Mami Lebrun antzezlana -Xake Produkzioak- (urriak 20), La vida es sueño obra (urriak 21), El barbero de Sevilla opera (azaroak 4), Asier Etxeandia aktoreak parte hartzen duen Los visitantes antzezlana (azaroak 18) eta Dani Mateo umoristaren bakarrizketa (abenduak 16).

Haurrei zuzendutako programazioari dagokionez, sei ikuskizun izango dira: Malas palabras -Argentina- (azaroak 5), Loo –Katalunia- (azaroak 19), Alizia lurralde miresgarrian –Euskadi- (azaroak 26), Pupu eta Lore pailazoak (abenduak 17), Maluta III zirkua (abenduak 27) eta Las aventuras de T. Sawyer musikala (abenduak 30).

SARREREN SALMENTA

Ekainaren 29tik uztailaren 9ra bitartean, Social Antzokiko bazkideek sarrerak eskuratu ahal izango dituzte antzokiko txarteldegian 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Bazkide ez direnek, ordea, uztailaren 10etik aurrera sarrerak erosteko aukera izango dute. Horretarako zenbait bide daude: txarteldegian, www.socialantzokia.eus webgunean, Kutxabank kutxazainetan edo www.bbk.es webgunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak