→Basauri

Soloarteko pasealekua berreraikitzeko 1,5 milioi euro inbertituko ditu Basauriko Udalak

Soloarte Basauri Pasealekua
Soloarte auzoko ibai gaineko pasealekua // Geuria

Abuztutik itxita dago Soloarteko pasealekuko zati bat. Hain zuzen, Ahateen parketik Ibaigane Kultur Etxearen azpialderaino doana. Txosten tekniko batek jakinarazi duenaren arabera, pitzadura bat dago eta mugitu egin da bertako eremua. Zentzu horretan, Basauriko Udalak Soloarteko pasealekuko eta hormako zati hori berriro eraiki eta egonkortuko du.

“Bost urtetik hona teknikoek egin dituzten ikuskapenek bertan esku hartzeko beharra baztertzen zuten, baina zoladuraren itxurazko hondatze handienaren aurrean, berau berreraikitzea adostu dugu”, dio Nerea Renteria Hirigintza zinegotziak. Proiektuak URA Agentziaren oniritzia beharko du.

Obrek 1,5 milioi euro inguruko kostua izango dute eta Bizkaiko Foru Aldundiarengandik 500.000 euroko diru-laguntza jaso du Basauriko Udalak, lanak ordaintzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak