→Basauri

Bi pertsona artatu dituzte Basauriko sutean, horietako bat konortea galduta

Agirre Lehendakaria kaleko etxe bateko sukaldeak su hartu du eta bi pertsona erreskatatu behar izan dituzte, horietako bat konorterik gabe. Erietxera eraman dute zauritua. 21:00ak aldera gertatu da ezbeharra eta ondorioz kale zati bat trafikora moztu behar izan dute, ordu erdiz.

Suhiltzaileen bi kamioi, anbulantzia, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira tokira. 72 zenbakidun portaleko etxebizitzan izan da sutea, azken solairuan, eta suhiltzaileek eskailera erabili behar izan dute balkoitik sartzeko. Antza, sukaldean gertatu da sutea.

21:45ak aldera, sutea kontrolatuta, errepidea trafikora ireki dute berriz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak