→Basauri

Suhiltzaileek kontrolpean dute Basauriko etxebizitza batean piztutako sutea

Suhiltzaileek 16:40an jaso dute abisua, Basauriko Agirre Lehendakariaren kaleko etxebizitza batek su hartu eta gero. Basauriko suhiltzaileak bertaratu dira tokira, baina sutearen indarra dela eta, Uriosteko suhiltzaileak batu zaizkie itzaltze lanetara. 17:00ak pasata, sutea kontrolpean dutela jakinarazi dute suhiltzaileek.

Su-garrak kaletik ikusi ahal izan dira / Facebook

Josepo Josebas

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak