→Basauri

The Capaces eta Radikal Hardcoren kontzertuak Txarraskan, Sanfaustoetan

basauri txarraska 2014 The Capaces

Urriaren 15, 16 eta 18an Basauriko Gaztetxeak tailerrak, jolasak, doako kontzertuak, bertso saioa eta bazkari herrikoia antolatu ditu sanfausto jaien barruan.

basauri Txarraska 2014 Sanfausto Kontzertuak

Asteazkenean umeentzako jolasak eta tailerrak antolatu dituzte 19:00etatik aurrera Trintxeretan. Ostegunean 20:00etan hasita, Trintxera Kultur Elkartean (Kakitzat) Krimen & Kastigo eta Bastardos del Rey doako kontzertuak egongo dira.

Urriaren 18an, larunbata, Bazkari herrikoia antolatu du Piztiak konpartsak Arizko Ikastolan 15:00etan. Tiketak Urduña eta Ilargi tabernetan egongo dira salgai 6 euroren truke. Ondoren, bertso saioa egongo da eskualdeko bertsolariekin. 19:00etan kalejira-poteoa antolatu dute Benta plazatik irtenda. Amaitzeko, The Capataces eta Radikal Hard Core taldeek Gaztetxean kontzertua eskainiko dute 22:00etatik aurrera, 5 euroren truke.

Gora