→Basauri

Txema Larrea idazle eta militante politiko basauriarra hil da

Txema Larrea // soubeletxabier.com

Jose Maria Larrea Muxika (Basauri, 1954) hil da, Bilbon atzo, igandez, naiz.eus-ek argitaratu duenez. Idazle garai oparoa eduki zuen 1985 eta 1995 urteen bitartean, sei liburu argitaratu zituen Pamiela argitaletxearekin. ETAko militante izan zen frankismo garaian eta 1977ko amnistiari esker espetxea utzi zuen.

Kazetaritza ikasketak zituen Larreak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izan zen 80ko hamarkadan. Zeruko Argia, Jakin, Hitz eta Xaguxarra komunikabideetan jardun zuen. Euskararen erabileraren galdera aztergai duen Euskaldungoa erroizturik saiakera izan zen bere lanik ezagunena.

Kepa Larrea idazlearen anaia da Txema. Bi anaiek literatura bide oparoa izan dute eta Kepak horretan darrai: Likiniano Elkarteak argitaratutako ‘Nola atera EGA euskaraz jakin gabe’ izan zuen bere lanik ezagunena. Iaz bi liburu kaleratu zituen Xabier Mina gerrillari nafarraren inguruan: ‘Mina edo libertatea!’ lanean Minaren biografia jaso du; eta ‘Biba Mina! kontuak eta kantuak’ izenekoan askatzaile honen inguruko istorio, kopla eta abestiak bildu ditu. Pamiela etxearekin plazaratu zituen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak