→Basauri

Etxeko txikiekin antzerkia ezagutzeko aukera dakar ‘Txiki, txiki, txikia’ jaialdiak

basauri txiki txiki txikia jaialdia 2016 social antzokia

‘Txiki, txiki, txikia’ jaialdiaren hirugarren edizioa azaroaren 11tik 20ra bitartean ospatuko da Bizkaiko bederatzi udalerrietan. Tartean, Basaurin.

‘Txiki, txiki, txikia’ nazioarteko jaialdiaren hirugarren edizioa azaroaren 11tik 20ra bitartean ospatuko da Bizkaiko bederatzi udalerrietan (Amorebieta-Etxano, Basauri, Barakaldo, Berriz, Bilbo, Durango, Leioa, Mungia eta Sopela), baita Zarautzen ere.

Jaialdia bost ikuskizunek osatzen dute, guztiak ere lau urtera bitarteko umetxoei zuzenduta. “Zaila izaten da txikientzat pentsatutako eta egokitutako lanak aurkitzea. Bada, Txiki, Txiki, Txikia jaialdiak hutsune hori bete nahi du eta hala, sei hilabete eta lau urte bitarteko haurrak dituzten familiei arte eszenikoaz gozatzeko aukera eman“, dio Gerardo Ayo Basauriko Social Antzokiko koordinatzaileak.

Ikusi ahal izango diren emanaldiak hauek izango dira: ‘La oú j’habite’ (Des Mots d’la Dynamite – Kanada), ‘Jardin secreto’ (Zigzag Danza – Asturias), ‘Loo’ (Ponten Pie – Katalunia), ‘Giratondo’ (La Baracca-Testoni Ragazzi – Italia), eta ‘Sensacional’ (Imaginart – Katalunia). Saio bakoitza 30 minutukoa izango da.

Formatu txikiko lanak dira, “oso hurbilak, eta haurrak, ikusleak izateaz harago, istorioetan barna sartu ahal izango dira“, dio Rocio Pinedo Portal 71 produkzio taldearen arduradunak: “Txikienek ulertu eta gozatzeko pentsatutako lanak dira. Umetxoak antzerkiaren eta eszenaren mundura hurbiltzeko modu dibertigarria, antzerkia ezagutu eta orain eta etorkizunean gozatu dezaten“.

Inaugurazio-jaia Basaurin

Azaroaren 11n, ostiralez, ‘Txiki, txiki, txikia’ jaialdiaren hirugarren edizioari hasiera emango diote. Hain zuzen ere, Basaurin izango da inaugurazio-jaia eta bertan izango dira, besteak beste, bost metroko hartz puzgarria, diskoteka partikular bat dantzatu, salto egin eta gorputza mugitzeko eta photocall-a.

Hasierako ekitaldi hau 16:30ean hasiko da eta 18:30ak arte luzatuko da Social Antzokian bertan.

Jaialdiaren egutegia

Azaroak 11, ostirala

16:30 + 18:30 Inaugurazio-jaia Basauriko Social Antzokian

Azaroak 12, larunbata

17:00 + 18:30 ‘Jardin secreto’ (Zigzag Danza – Asturias). Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean

17:00 + 18:30 ‘La oú j’habite’ (Des Mots d’la Dynamite – Kanada). Mungiako Olalde Aretoan

Azaroak 13, igandea

16:30 + 18:00 ‘Jardin secreto’ (Zigzag Danza – Asturias). Bilboko BBK Aretoan

17:00 + 18:30 ‘La oú j’habite’ (Des Mots d’la Dynamite – Kanada). Basauriko Social Antzokian

Azaroak 18, ostirala

17:00 + 19:00 ‘Loo’ (Ponten Pie – Katalunia). Amorebietako Zornotza Aretoan

18:00 ‘Giratondo’ (La Baracca-Testoni Ragazzi – Italia). Berrizko Kultur Etxean

Azaroak 19, larunbata

12:30 + 18:00 ‘Loo’ (Ponten Pie – Katalunia). Leioako Auditoriumean

12:30 + 18:00 ‘Giratondo’ (La Baracca-Testoni Ragazzi – Italia). Sopelako Kurtzio Kultur Etxean

Azaroak 20, igandea

10:30-12:30 / 16:00-18:00 ‘Sensacional’ (Imaginart – Katalunia). Zarauzko Modelo Aretoan

12:30 + 18:00 ‘Giratondo’ (La Baracca-Testoni Ragazzi – Italia). Leioako Auditoriumean

17:00 + 18:30 ‘Loo’ (Ponten Pie – Katalunia). Durangoko San Agustin Kultur Gunean

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak