→Basauri

390 basauriar inskribatuta, udan euren etxebizitzak eta dendak zaintzeko

basauri udaltzaingoa kotxea 2013 bidebieta irratia

Basauriko Udaltzaingoak martxan jarri du udan etxebizitzak eta dendak zaintzeko zerbitzua. Interesdunek izena emateko aukera dute oraindik ere.

Basauriko Udaltzaingoak martxan jarri du hamalaugarren urtez udan etxebizitzak eta dendak zaintzeko zerbitzua. Helburua da udan udalerrian egongo ez diren herritarrei abisua ematea, kanpoan diren bitartean euren etxean edo establezimentuan larrialdirik gertatuz gero. Dagoeneko 390 dira zerbitzu honetan izena eman duten herritarrak eta merkatariak.

Zerbitzu hau erabili nahi duenak aukera dauka izena emateko Udaltzaingoaren bulegoetan (Jaga kalean, astelehenetik ostiralera, eguneko 24 orduetan zehar) zein Bidearte 6 kaleko arreta bulegoetan (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30era). Era berean, 944 666 341 telefono zenbakia eta policia_local@basauri.net helbide elektronikoa erabil daitezke izena emateko.

Interesdunek euren izen-abizenak (eta dendaren izena, komertzioa bada), helbidea, kanpoan egongo diren aldia eta harremanetarako telefono-zenbakiak ahalbidetu beharko dizkiote Udaltzaingoari. Izena ematen dutenek etxebizitzetan lapurretak ekiditeko aholku-sorta jasoko dute, posta elektronikoak edota etxean bertan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak