→Basauri

953 umek hartuko dute parte Basauriko udalekuetan

Uztailaren 5ean, asteartez, Basauriko udalekuei hasiera eman zieten eta hilabete osoan zehar luzatuko dira. Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere Basauriko Udalak ez du zozketarik egin eta izena eman duten ume guztiak hartu ditu udal udalekuetan.

‘Basauri, abentura egunak’ leloa da udalekuen ardatza eta dagokion adinera moldatutako jarduerak egingo dituzte. Besteak beste, jolas libreak, zuzendutako jolasak, multikirola eta tailerrak landuko dituzte partaideek. Era berean, udalekuen ohiko egitarautik kanpoko zenbait jarduera egingo dituzte, hala nola, irteerak eta eguneko txangoak hurbileko tokietara, piñatak, puzgarriak, burbuila erraldoien makina eta jaiak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak