→Basauri

Etxebizitzak eta dendak udan zaintzeko zerbitzua abiarazi du Basauriko Udaltzaingoak

basauri udaltzaingoa kotxea 2013 bidebieta irratia

Udan norberaren etxean edo establezimenduan larrialdirik egonez gero, Udaltzainek abisua emango die zerbitzu hau erabili nahi duten herritarrei.

Beste urte batez jarraian, Basauriko Udaltzaingoak martxan jarri du udan zehar etxebizitzak eta dendak zaintzeko zerbitzua. Datozen hilabeteotan norberaren etxean edo establezimenduan larrialdirik egonez gero, Udaltzainek abisua emango die zerbitzu hau erabili nahi duten herritarrei.

Zerbitzu honetan izena emateko hainbat modu daude: Udaltzaingoaren Azbarreneko bulegoetan (Jaga kalea, z/g, astelehenetik igandera, eguneko 24 orduetan zehar), Bidearteko arreta-bulegoan (Bidearte kalea, 6, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30era), 944 666 341 telefonoan edo policia_local@basauri.net helbide elektronikoan.

366 herritar

Etxebizitzak eta dendak uda garaian zaintzeko zerbitzua orain dela 13 urte sortu zuen Basauriko Udaltzaingoak eta dagoeneko 366 dira datu-basean izena emanda dauden herritarrak eta merkatariak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak