→Basauri

Udaltzaingorako sei lanpostuetarako azken probaren behin behineko emaitzak argitaratu dituzte

basauri udaltzaingoa 2015

Basauriko Udaltzaingorako oinarrizko eskalako lau lanpostu berri betetzeko Udalak Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) deitu zuen 2015eko otsailean eta azaroan bi plaza gehiago gehitu zituen. Horiek horrela, sei lanpostu betetzeko eskaintza zabaldu zuten.

Oinarrizko eskalako lanpostu horiek osatzeko, lau proba egin behar izan dituzte aztergaiek eta dagoeneko azkenengo probaren behin behineko emaitzak argitaratu dituzte. Hemendik aurrera, helegitea jarri ahal izango dute lanpostuetatik kanpo geratu direnek.


Geuria 016. alean sei lanpostuak hutsik geratu direla publikatu dugu. Urtarrilaren 28an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuakoa gaizki ulertu eta lanpostuen deialdia hutsik geratu dela ondorioztatu genuen. Hori ez da hala izan eta lanpostu horiek betetzeko azken probaren behin behineko emaitzak argitaratu berri dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak